Atletismoa

Helburuak

Txikientzat

  • Ongi pasatu eta atletismo klaseak gogoz hartuko ditugu.
  • Partaideen arteko harremana behar bezalakoa izan dadin bultzatuko dugu (errespetua).
  • Taldean jarduten ikasiko dugu.
  • Atletismo probak ezagutu eta behar bezala egiten ahaleginduko gara.
  • Beroketak nola egin ikasiko dugu.
  • Ariketa gehienak joko bidez planteatuko ditugu.
  • Joko edo istorio sinbolikoak planteatuko ditugu.
  • Jarduera Atletismo eskola izango da.

Handientzat

  • Ongi pasatu eta atletismo klaseak gogoz hartuko ditugu.
  • Partaideen arteko harremana behar bezalakoa izan dadin bultzatuko dugu (errespetua).
  • Taldean jarduten ikasiko dugu.
  • Atletismo probetako keinu teknikoak ezagutuko ditugu.
  • Beroketa zertarako egiten dugun eta giharretan nola eragiten duen ikasiko dugu.
  • Ariketak eta atletismo kirol-jokoak tartekatuko ditugu.
  • Atletismoarekin zerikusia duten hainbat gai landuko dugu. (Materialak, jantziak).
  • Jarduera Atletismo eskola izango da.

*Jarduera Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat antolatua izanen da. Astean ekitaldi bat, 75 minutukoa  (Txikien taldea). Astean ekitadi bi, 60 minutukoa ekitaldi bat eta beste ekitaldi bat 90 minutukoa (Nagusien taldea).

Larrabide Estadioan egingo da.

Ordutegia
  Asteartea Osteguna

TXIKIEN TALDEA

17:15-18:30

 

NAGUSIEN TALDEA

18:30-19:30

17:30-19:00