Mendi taldea

Helburuak     

  • Nafarroako lurraldeko leku eta giro ezberdinak ezagutuko ditugu.
  • San Fermin Ikastolako familiek osaturiko taldea izanik, familia giroa eta euskal kulturaren ingurukoa landu eta bultzatuko dugu.
  • Helduen nahiz neska-mutilen artean, gure ingurugiroaren aldeko ezagutza zabaltzen ahaleginduko gara.
  • Neurriko ariketa fisikoa egingo dugu, partaideen adina kontuan harturik inor kanpo gera ez dadin.
  • Ikasturtean zehar urritik maiatza bitarte hilean behin irteera bat eginen da.
  • Irteerak norberaren autoan eginen dira.
  • Mendi lizentzia burutzeko garrantziaz eta beharraz ohartarazi nahi da.
  • Ez da Urtxintxa nahiz San Fermin Ikastolaren gain izango suerta daitezkeen istripuen  ardura.

Ikasturte hasieran emanen zaizue aurreikusitako irteeren eta bestelakoen berri.