Antzerkia

Helburuak     

  • Parte hartzaileen sormena eta irudimena garatuko ditugu.
  • Inhibizioak gaindituz ideiak eta sentimenduak era espontaneo batean adieraziko ditugu.
  • Gorputzaren  eta zentzumenen hizkuntzaren erabilpena bultzatuko dugu, hitzik gabeko hizkuntza den aldetik, gorputzaren, espazioaren eta erritmoaren harremanak koordinatuz.
  • Aho bidezko adierazpena sustatuko dugu.
  • Jolas dramatikoaren praktika parte hartzailearen garapen harmonikoaren zerbitzura jarriko dugu.
  • Euskararen erabilpenaren bitartez gure kultura transmitituko dugu.

Ordutegia:

Haur eta Lehen Hezkuntza: saio bat astean, 55’-koa.
DBH: saio bat astean, ordu eta erdikoa.

Ordutegia

Maila

Astelehenetik ostiraler

HH3

12:45-13:40*

LH1 eta LH2

13:00-13:55*

LH3, LH4, LH5 eta LH6

14:00-14:55*

DBH (Osteguna)

15:15-16:45

*Saioa garatuko den eguna ikasturtearen hasieran zehaztuko da