Psikomotrizitatea

Kontuan hartzekoak

  • Psikomotrizitatea HH2 eta HH3ko ikasleei begirakoa  izanen da eskainia.

 

ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?

Umearen garapen egokia bermatzea helburu duen praktika bat da. Horretarako, umearen gorputza eta jolas autonomoa du baliabide. Psikomotrizitate saioak haur hezkuntzan txertatzen ari dira azken hamarkadetan, bai eskola orduetan baita eskolaz kanpoko jardueretan.

Psiomotrizitaearen ikuspuntutik, gizakia globaltasun baten barruan ikusi dezakegu. Hau da, alde kognitiboa, alde emozionala eta alde fisikoa bat datozela. Ezin ditzakegu bata besteetik isolatu. Beraz, gaitasun kognitiboak eta behar emozionalak gorputzean aurkitzen baditugu, gorputzarekin lan eginez gero, gaitasun kognitiboak eta behar emozionalak  landuko ditugu.

ZEINTZUK DIRA PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUAK?

Helburu orokorra umearen ongizate globala da; hau lortzeko, epe motzeko helburuak daude:

  • Jolasteko desioa izatea.
  • Gai sentitzea.
  • Bere gorputzaren jabe sentitzea.
  • Espazioa eta denbora kudeatzen jakitea.
  • Inguruan dituen pertsonekin erlazioari irekita egotea.

NOLAKOAK DIRA SAIOAK?

Umearen jolas autonomoak garrantzi haundia du, hau baita umeak espresatzeko duen berezko bidea. Saioak lau momento ditu: sarrera errituala, jolas momentua, errrepresentazio garaia eta irteera errituala. Jolas autonomoa bermatzeko, psikomotrizista bigarren planora pasatzen da, behatzaile eta laguntzaile rola hartuz.

Psikomotrizitate saioetan, umeak espazio berezi bat aurkitzen du. Espazio honetan duen muga bakarra bestea errespetatzea da, bai mina ez eginez, baita bere produkzioak errespetatuz. Hortaz aparte, ez dago beste mugarik.

Psikomotrizitate sala espazio pribilegiatua da umearentzat, hemen aurkitzen duelako bere desio, kezka, urduritasun eta beharrak, errurik gabe espresatu eta jolastuz jorratzeko.

FUNTZIONAMENDUA:

  • Saioak urritik maiatzera arte izango dira, eskola egutegiari egokituta.