Trikitixa

 

Helburuak     

  • Trikitixaren ikaskuntzaren maila ezberdinak garatu eta aldi berean,  pieza ezberdinen letrak eta dantzak landuko ditugu.
  • Oinarrizko ezagutzak barnera ditzaten ahaleginduko gara, pixkana-pixkana ikaskuntzaren mailetan  garatzen joan daitezen.
  • Kantu ezberdinak landu eta ikasiko ditugu. Erritmo eta estilo ezberdinak barneratu eta akatsak zuzentzen joango gara  bidenabar motibazioa handitzeko.
  • Ahal dela, Ikastola barneko  zein kanpoko emanaldietan parte  hartuko  dugu.

Kontuan hartzekoak

  • Trikitixa jarduera Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2.eraino ikasten  duten ikasleentzat izanen da.
  • Irailean zehaztuko da zer egunetan eginen den jarduera bakoitza, kontuan hartuta zenbat izen eman diren eta ezagutza maila norainokoa den.

Ordutegia:

Lehen Hezkuntza: 14:00etatik 14:55etara.

DBH eta Batxilergoa: 15:10etatik 16:05etara.