IMG_2613_0.JPGIMG_3011_0.JPG

Image removed.IMG_3276_0.JPG

Atletismoa

Helburuak

Txikientzat

  • Ongi pasatu eta atletismo klaseak gogoz hartuko ditugu.
  • Partaideen arteko harremana behar bezalakoa izan dadin bultzatuko dugu (errespetua).
  • Taldean jarduten ikasiko dugu.
  • Atletismo probak ezagutu eta behar bezala egiten ahaleginduko gara.
  • Beroketak nola egin ikasiko dugu.
  • Ariketa gehienak joko bidez planteatuko ditugu.
  • Joko edo istorio sinbolikoak planteatuko ditugu.
  • Jarduera Atletismo eskola izango da.

Handientzat

Mendi taldea

Helburuak     

  • Nafarroako lurraldeko leku eta giro ezberdinak ezagutuko ditugu.
  • San Fermin Ikastolako familiek osaturiko taldea izanik, familia giroa eta euskal kulturaren ingurukoa landu eta bultzatuko dugu.
  • Helduen nahiz neska-mutilen artean, gure ingurugiroaren aldeko ezagutza zabaltzen ahaleginduko gara.
  • Neurriko ariketa fisikoa egingo dugu, partaideen adina kontuan harturik inor kanpo gera ez dadin.
  • Ikasturtean zehar urritik maiatza bitarte hilean behin irteera bat eginen da.
  • Irteerak norberaren autoan eginen dira.

Hockeya

Helburuak

  • Parte hartzaileen artean talde lana, elkarrenganako errespetua eta laguntasun eta adiskidetasun harremanak sendotuko ditugu.
  • Hockeyaren praktikaren bitartez gozatzen eta ongi pasa dezaten saiatuko  gara.
  • Irristaketaren teknikan sakonduko dugu.
  • Hockeyaren teknika eta arautegi ezberdinak landu eta ikasiko ditugu.
  • Norgehiagoka eta txapelketa  ezberdinetan parte hartuko  dugu.
  • Jarduera Hockey eskola  izango da.
Ordutegia
  Asteartea Ostirala

Multikirolak

Helburuak 

  • Oinarrizko trebetasunak garatuko  ditugu eta aldi berean kirol eta jolas ezberdinak ikasten  joango gara.
  • Aukerako material eta objektuak probatu eta erabiliko ditugu.
  • Etorkizunari begira, trebetasun ezberdinak landuko ditugu, aurrerago gehien gustatzen zaien jarduera hautatzeko gai izan daitezen.
  • Hainbat kirolen oinarriak ikasarazteko aukera emango  dugu, aurrerago joko egoera  ezberdinetara moldatu ahal izateko.
Ordutegia
  Asteazkena

Xakea

Helburuak     

  • Xakea dibertigarria izango den jarduera bat bezala ulertu zeinetan garrantzitsuena jokoaren aberastasuna izango den.
  • Xakean ikasiko dugu, bai bereak dituen mugimenduei dagokienez (arrokatzea, “bide nabarrean” jatea...) bai taularen atzealdean ezkutatzen den mundu sekretua.
  • Kontzentrazioa garatuko dugu, taula jokoaren sekretuei antzemateko erarik egokiena baita.
  • Jokoaren bitartez irabazten eta galtzen ikasi beharra dagoela kontuan izanik, kiroltasuna bultzatuko dugu.
  • Jarduera Xake eskola izanen da.

Ordutegia

Irristaketa artistikoa

Helburuak

  • Irristatzen eta Irristaketa Artistikoaren  teknika eta arautegi ezberdinak landu eta ikasiko ditugu.
  • Parte hartzaileen beharren araberako jolasan oinarrituriko klaseak garatuko ditugu.
  • Kide eta entrenatzaileenganako errespetuzko jarrerak landu eta garatuko ditugu.
  • Gozatzen eta ongi pasa dezaten saiatuko gara.
  • Jarduera Irristaketa eskola izango da.

Ordutegia

Saskibaloia

Helburuak     

  • Saskibaloiaren praktikaren bitartez gozatzea eta ongi pasatzea irakatsiko dugu.
  • Parte hartzaileen artean talde lana, elkarrenganako errespetua eta laguntasun eta adiskidetasun harremanak sendotuko ditugu.
  • Parte hartzaileen beharren eta mailaren arabera irakatsiko dugu.
  • Beheko mailetan, saskibaloiaren oinarrizko teknika eta arautegia irakatsi eta garatuko dugu.
  • Mailan aurrera egin ahalean teknika landu eta hobetuko dugu.
  • Partida eta txapelketa ezberdinetan parte hartuko dugu.

Pilota

Helburuak     

  • Pilotan aritzean gozatu eta ongi pasa dezaten ahaleginduko gara.
  • Pilotaren mundua  ezagutaraztera emango dugu.
  • Beheko mailetan, pilotaren  inguruko jolas ezberdinak egingo ditugu.
  • Mailan eta adinean  aurrera egin ahalean, jolasak pixkana-pixkanaka alde batera utzirik, teknika landu eta hobetuko dugu.
  • Pilota Ikastola barnean indartzea gustatuko litzaiguke.
  • Parte hartzaileen beharren eta mailaren arabera irakatsiko dugu.
  • Jarduera Pilota eskola izanen da.