Garraioa

Garraioa

San Fermin Ikastolako autobus zerbitzuak:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan 16 ibilbide Iruñerriko puntu ezberdinetara. 
  • Zaintzaile zerbitzua autobus guztietan.
  • Bigarren Hezkuntzan 12 ibilbide, Iruñerriko puntu ezberdinetara.

Hurrengo ikasturtean geltokiaren aldaketa egiteko edo bestelako eskaeretako, matrikula berritzeko unean (apirilean) eskaintzen da aukera. 

Behin betiko geltoki aldaketa eskatzeko, matrikula berritzeko inprimakiaren bidez egin behar da. Bestelako eskaerak egiteko, ondoko helbidean (http://www.sanferminikastola.eus/bulegoa/ohiko-galderak/autobusak) edo bulegoko idazkaritza@sanferminikastola.net hebide elektronikora idatziz egin daitezke.

Haien ziurtasuna bermatzeko, ikasleek ezin dute bere kabuz autobusez aldatu.

Momentu jakin batean, autobus aldaketaren bat egin behar baduzue, honako pauso hauek jarraituz, aldaketa bidera daiteke:

  1. Eskaera egin:
    1. HH-LHko ikasleek: http://www.sanferminikastola.eus/bulegoa/galderak/autobus_aldaketa_eskaerak
    2. BHko ikasleak: idazkaritza@sanferminikastola.net hebide elektronikora idatziaz edo 948.183904 telefonora deituaz.
  2. Eskaera idazkaritzan onartu ondoren,
    1. HH-LHko ikasleari baimen-txartela emango zaio. Txartel hau eskatutako autobuseko zaintzaileari eman behar zaio.
    2. BHko ikasleek ordea ez dute txartelik izango baina baimena eskatu beharra dute.

Hauek dira, ESKOLA GARRAIOAREN GELTOKIAK KUDEATZEKO IRIZPIDEAK.