Jantokiko arauak

Jantokia Ikastolako zerbitzu bat da eta, haren bidez, gure ikasleei denetarik jaten irakasten diegu, bai eta mahaian eta janariarekin errespetuz jokatzen ere.

Arauak eta jantoki barruan diziplina kudeatzeko modua Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren osagai dira.

ELIKADURA ALERGIAK:  Ikastolan gaixotasun mota hori edo elikagaiei lotutako beste bat duen ikasleak dietistari jakinarazi beharko dio eta hemen dugun protokoloa martxan jarriko dugu.

BESTE GAIXOTASUN BATZUK: ikaslea ikastolan gaixotzen bada (beherakoa, ondoeza...) edo arazo zehatzik izango balu, dietistari jakinaraziko zaio eta berak erabakiko du zer dieta ezarri.