Liburutegia

Liburutegia

 

Goizean, 11:30etatik-12:30etara;  arratsaldean 3:00etatik-5:30etara;  ikasleek eta gurasoek erabil dezakete liburutegi-zerbitzua. Liburuzain baten ardurapeko zerbitzua da eta espazio arras egokia irakurtzeko, bibliografia eta Interneteko informazioa kontsultatzeko eta eskolako lanak egiteko. Bestalde, liburuak mailegatzeko zerbitzua ere badauka. Zerbitzu hau liburutegia irekita dagoen bitartean erabil daiteke.

Bazkide izan behar da zerbitzu hau erabiltzeko. Horretarako, liburutegian bertan izena eman behar da. 

Ikasleentzako bibliografiaz gainera, liburutegiaren parte dira, halaber, hezkuntzako argitalpenak eta aldizkari espezializatuak eta materia orokorrak, irakasleek eta hezkuntzako bestelako profesionalek kontsulta ditzaten.

Gainera, goizean, Haur Hezkuntzakoekin eta Lehen Hezkuntzakoekin bisitak eta ipuin tailerra antolatzen dira, besteak beste.