Osasuna

Osasuna

 

Ikastolako instalazioen barruan, erizaindegi bat dago, eta erizaintzako zerbitzua ere ematen da: istripuren bat edo osasun-arazoren bat gertatzen denean, erizain batek ebaluatzen du kasua, eta premiazko den lehen laguntza ematen du.

Aurreko zerbitzu horrez gainera, kanpoko zerbitzu mediku espezializatu bat ere balia daiteke. Kanpoko laguntza espezializatua behar denean, ikastolako pertsonalak laguntzen du zerbitzura.

Familia informatzen da, nahi izatera zerbitzura ager dadin, baina, nolanahi ere, haurra ikastolako profesional batek lagunduta joaten da beti zerbitzura eta harekin itzultzen da ikastolara, kanpoko zerbitzuko kontsulta bukatutakoan.

Erizaintzako zerbitzua, halaber, Osasun Zentroarekin koordinatzen da txertoak administratzeko.