Historia

1965. Uxue ikastola sortu zen Iruñeko Pozoblanco karrikan.

1970.  Gerra ondorengo lehen ikastola bitan banatu zen.Ikasle gehienak Zizur Txikiko Verbo Divino seminarioan errentan harturiko zortzi geletara joan ziren. San Fermin Ikastolaren hasiera zen.

1978. San Fermin Ikastolak Verbo Divinoko fraileen eraikuntza eta lur-sailak erosi zituen. Urte hartan ere, BBB (Batxilergo Bateratu Balioaniztun) ezarri zen ikastolan eta, beraz, 14 urtera arteko eskaintzak beste hiru ikasturte hartu zituen.

1980. 70eko hamarkadan ikastolan sartzeko eskaera etengabe handitu zen. Ikasle kopuru handia kanpoan utzi behar zenez, San Fermin Ikastolatik beste ikastetxe bat bultzatu zen: Jaso Ikastola

1990. Unibertsitatean sartzeko froga euskaraz ere egitea lortu ondoren, UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea) jarri zen ikastolan. 32 ikaslek osatu zuten unibertsitate aurreko ikasturtea lehen aldiz euskaraz egin zuen talde hura.

1999. Batzar Orokorrak ikastola goitik behera berritzea erabaki zuen. Inbertsio oso garrantzitsua egin zen, bai eraikinetan eta baita instalazioetan ere.

2000. San Fermin Ikastolak bere lehen Nafarroa Oinez egin zuen, egiten ari ziren obra lanetarako laguntza lortzeko asmoz.

2002. Ikastolaren kudeaketa-sistema aldatu egin zen. Ikasle kopurua berriro hazten hasi zen, matrikulazio kanpainetan 3 urtekoen lau gelak betetzea lortu zelako.

2008. Espainiako Hezkuntza Ministerioak San Fermin Ikastola saritu zuen, elkarbizitzaren eta errespetuaren alde eginiko lanagatik.

2009. Lehen Hezkuntzako ikasle kopuruaren hazkundearen eragina DBHra heldu zen. DBHko laugarren lerroa martxan jarri zen.

2012. San Fermin Ikastolak bere bigarren Nafarroa Oinez antolatu zuen "Kolore&Hitz" lelopean. 

2013. Nafarroa Oinezen lortutako diruari esker, eraikin berria egin genuen DBH eta Haur Hezkuntzarako.

2014. Teknologia berrien munduen erabat murgilduta, konpetentzien garapenean oinarritzen den EKI egitasmoa garatzen hasi ginen.

2015. Pertsona erdigunean jartzen duen Konfiantzaren Pedagogia praktikara eramaten hasi ginen Haur Hezkuntzan.