Haurtzaindegia

Zerbitzu honen helburua haur txikiak dituzten familiak laguntzea da, ikastolako ordutegia euren lan ordutegiarekin uztartu dezaten. 

Goizeko zortzietatik zabalik dagoen zerbitzua da eta Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik hasita, Lehen Hezkuntzako laugarren mailarainoko ikastolako haurrak hartzen ditu.

Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasle berriak ikastolara lehen aldiz sartzeko orduan, konfiantza lortzeari begira egiten den prozesua dela eta, hain zuzen prozesu hori bukatutzat ematen dugunean erabiltzen has daiteke zerbitzua. 

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA ESKAERA